Gehitu / Editatu

Elementu berri bat gehitzen du edo hautatutako elementua editatzen du Xforms-en datu-nabigatzailean. Zerrendako elementuak izan daitezke: elementuak, atributuak, bidalketa edo loturak.

LibreOffice(e)k datu-nabigatzailean hautatutako elementuaren ondoren txertatzen du elementu berria. Unean hautatutako elementuan atributu berria gehitzen du.

Izena

Sartu elementuaren izena.

Ohar-ikonoa

Atributuaren izenak esklusiboa izan behar du talde berdinean.


Mota

Hautatu elementu berri bat zein motakoa den. Ezin da editatutako elementu baten mota aldatu.

Balio lehenetsia

Sartu hautatutako elementu baten balio lehenetsia.

Ezarpenak

Hautatutako elementuaren propietateak zehazten ditu.

Datu mota

Hautatu hautatutako elementuaren datu mota.

Beharrezkoa

Elementua XForm-en sartu behar den zehazten du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor, erabilitako izenen zuriuneak eta Xpath adierazpen osoak sar daitezke.

Garrantzitsua

Elementua garrantzitsu gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor, erabilitako izenen zuriuneak eta Xpath adierazpen osoak sar daitezke.

Murriztapena

Elementua murriztapen gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor, murriztapen-baldintza zehatz daiteke.

Irakurtzeko soilik

Elementua irakurtzeko soilik gisa deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor, erabilitako izenen zuriuneak eta Xpath adierazpen osoak sar daitezke.

Kalkulatu / Kalkulua

Elementua kalkulatuta dagoela deklaratzen du.

Baldintza botoiak Gehitu baldintza elkarrizketa-koadroa irekitzen du. Hor, kalkulu bat sar daiteke.