Birkalkulatu
Aldatutako formula guztiak birkalkulatzen ditu. 'Kalkulatu automatikoki' gaituta badago, Birkalkulatu komandoak RAND edo NOW bezalako formulei soilik aplikatuko zaie.
Sakatu F9 birkalkulatzeko. Sakatu Shift+⌘Ctrl+F9 dokumentuaren formula guztiak birkalkulatzeko.
Dokumentua birkalkulatu ondoren, pantaila freskatzen da. Diagrama guztiak ere freskatzen dira.
Osagarri-funtzio hegakorrek (dei bakoitzean emaitza bat ematen dutenek) ez diote 'Birkalkulatu' komandoari edo F9 teklari erantzungo. Sakatu Shift+⌘Ctrl+F9 formula guztiak birkalkulatzeko, osagarri-funtzioak barne.