IraukHau fitxategi honen azken eguneratzeak lortzeko, ikus http://www.openoffice.org/welcome/readme.html
Fitxategi honetan programa honi buruzko informazio garrantzitsua dator. Lanean hasi aurretik, irakurri informazio hori arretaz.
Apache OpenOffice-ren komunitateak, produktu honen garapenaren arduraduna den aldetik, komunitateko kide gisa parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Erabiltzaile berriek, informazio lagungarria lortzeko OpenOffice-(r)en komunitatearen gunea bisita dezakezue http://openoffice.apache.org helbidean
Halaber, irakurri Apache OpenOffice proiektuan parte hartzeari buruz behean datorren atala.
OpenOffice librea da edonork erabiltzeko. OpenOffice(r)en kopia hau hartu eta nahi adin ordenagailutan instala dezakezu, eta nahi duzunerako erabili (komertzioan, gobernuak, enpresak, ikastetxetan eta etxean erabiltzeko barne). Xehetasun gehiagorako ikusi OpenOffice(r)ekin datorren lizentziaren testua, edo http://www.openoffice.org/license.html
OpenOffice(r)en kopia ezer ordaindu gabe erabil dezakezu, banakako laguntzaileek eta dirulaguntza eskaintzen duten enpresek diseinatu, garatu, probatu, itzuli, dokumentatu, laguntzako euskarria, publizitatea egin eta beste hainbat modutan lagundu dutelako OpenOffice gaur egun dagoen bezala izateko: bulegotikako kode irekiko munduko software garrantzitsuena.
Bere ahaleginak aintzat hartzen badituzu eta etorkizunean ere Apache OpenOffice lanean jarrai dezan nahi baduzu, mesedez hartu kontuan proiektuan laguntzeko aukera - begira ezazu http://openoffice.apache.org/get-involved.html helbideko informazioa ikusteko nola eskaini ahal duzun denbora apur bat eta http://www.apache.org/foundation/contributing.html helbidekoa emaitzak nola egin daitezken jakiteko. Denok lagundu ahal dugu nola edo hala.
OpenOffice-(e)k bere funtzionalitate guztiak eskaintzeko oraintsuko JAVAren bertsio bat behar du; JAVA http://java.com helbidetik jaitsi ahal da.
Linux nukleoa 2.6.18 bertsioa edo berriagoa
glibc2 2.5 bertsioa edo berriagoa
gtk 2.10.4 bertsioa edo berriagoa
Pentium III edo ondorengo prozesagailua
256 MB RAM (512 MB RAM gomendatua)
1.55 GB arteko leku librea disko gogorrean
X Server 1024x768eko bereizmena (handiagoa gomendatzen da), eta gutxienez 256 kolore
Leiho-kudeatzailea
Gnome 2.16 edo berriagoa behar da, eta gail 1.8.6 eta at-spi 1.7 paketeak, teknologia-tresna laguntzaileak (AT tresnak) bidez erabiltzeko
Linux banaketa ugari dago, eta banaketa bakoitzaren barruan instalazioko hainbat aukera daude (KDE vs GNOME, e.a.). Banatzaile batzuk beraien OpenOffice(r)en 'jatorrizko' bertsioa kaleratzen dute, eta bertsio horrek OpenOffice komunitateak eskaintzen duenaren eginbide desberdinak izan ditzake. Batzutan, komunitatearen OpenOffice instala dezakezu, 'jatorrizko' bertsioa zapaldu gabe. Hala ere, seguruagoa da 'jatorrizko' bertsioa kentzea komunitatearen bertsioa instalatu aurretik. Irakurri banaketako dokumentazioa hau nola egiten den jakiteko.
Sistemaren babeskopia egitea gomendatzen da softwarea kendu edo instalatu baino lehenago.
Ziurtatu nahikoa memoria duzula sistemako aldi baterako direktorioan eta irakurri, idatzi eta exekutatzeko sarbide-eskubideak esleitu direla. Instalatzen hasi aurretik, itxi beste programa guztiak.
OpenOffice abiaraztean arazoak badituzu (nagusiki Gnome erabiltzean), 'desaktibatu' SESSION_MANAGER ingurune-aldagaia OpenOffice abiarazteko erabiltzen duzun shell-aren barnean. Horretarako, gehitu unset SESSION_MANAGER lerroa [bulegotikaren karpeta]/program direktorioko soffice shell script-aren hasieran.
OpenOffice abiaraztean zailtasunak egonez gero (adib. aplikazioak esekitzen badira) edo arazoak badaude pantailan bistaratzearekin, txartel grafikoaren kontrolatzaileak sortutakoak izan ohi dira gehienetan. Arazo hauetariko bat gertatzen bada, eguneratu txartel grafikoaren kontrolatzailea edo saiatu sistema eragileak dakarren kontrolatzaile grafikoa erabiliz. 3D objektuak bistaratzean egon daitezkeen arazoak honela saihes daitezke: joan Tresnak - Aukerak - OpenOffice - Ikusi - 3D ikuspegia menura eta "Erabili OpenGL" aukera desaktibatu.
Sistema eragileak erabiltzen ez dituen laster-teklak (tekla-konbinazioak) bakarrik erabil daitezke OpenOffice aplikazioan. Tekla-konbinazio batek ez badu funtzionatzen OpenOffice(r)en laguntzan azaltzen den moduan OpenOffice(r)en, egiaztatu lasterbide hori sistema eragileak erabiltzen duen. Arazo horiek konpontzeko, sistema eragileak esleitutako teklak alda ditzakezu. Bestela, OpenOffice aplikazioan esleitutako ia tekla guztiak alda ditzakezu. Gai horri buruz informazio gehiago lortzeko, kontsultatu OpenOffice(r)en laguntza edo sistema eragilearen laguntza-dokumentazioa.
Fitxategia blokeatzea gaituta dago lehenetsi gisa OpenOffice aplikazioan. NFS protokoloa darabilen sare batean, NFS bezeroentzako blokeatzeko daemon-a aktibatu behar da. Fitxategiaren blokeoa desgaitzeko, editatu soffice script-a eta ordeztu export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING lerroa honakoarekin: # export SAL_ENABLE_FILE_LOCKING. Fitxategiak blokeatzea desgaitzen baduzu, dokumentu baten idazteko baimena ez da dokumentu hura irekitzen duen aurreneko erabiltzaileari murriztuta egongo.
Kontuz: fitxategi-blokeoaren eginbidea aktibatuta edukitzeak arazoak sor ditzake Solaris 2.5.1 eta 2.7an Linux NFS 2.0rekin batera erabiltzean. Zure sistema-inguruneak parametro horiek baldin baditu, fitxategi-blokeoaren eginbidea ez erabiltzeko gomendatzen dizugu. Bestela, OpenOffice blokeatu egingo da Linux duen ordenagailu batean muntatutako NFS direktorioko fitxategi bat irekitzen saiatzean.
OpenOffice(e)ko erabilerraztasunari buruzko informazio gehiagorako, ikus http://www.openoffice.org/access/
Laguntzako orrialde nagusia http://support.openoffice.org helbidean dago eta OpenOffice(r)ekin laguntzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Agian zure galdera jadanik erantzunda dago, egiaztatu ezazu badazpada komunitatearen foruetan ( http://forum.openoffice.org) edo bilatu 'users@openoffice.apache.org' posta-zerrendaren artxiboak http://openoffice.apache.org/mailing-lists.html helbidean. Bestalde, zure galderak bidal ditzakezu users@openoffice.apache.org helbidera. Posta-zerrendan nola harpidetu (erantzunen mezuak jasotzeko)http://openoffice.apache.org/mailing-lists.html orrialdean azaltzen da.
Halaber, begiratu MEG atala helbide honetan: http://wiki.openoffice.org/wiki/Documentation/FAQ
OpenOffice-(r)en web gunean BugZilla erabil dezakezu, hau da, akatsen eta arazoen berri emateko, haien segimendua egiteko eta haiek konpontzeko gure mekanismoa. Erabiltzaile guztiak beraien plataformetan sortzen zaizkien arazoen berri ematera animatzen ditugu. Arazoen berri ematea erabiltzaileen komunitateak eman dezakeen laguntzarik garrantzitsuenetarikoa da softwarearen garapenak eta hobekuntzak aurrera jarrai dezaten.
OpenOffice komunitatearentzat oso onuragarria izango litzateke zuk iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honen garapenean aktiboki parte hartzea.
Erabiltzaile gisa, suite-aren garapen-prozesuan zati garrantzitsua zara eta guk are paper aktiboagoa izatera animatzen zaitugu, komunitatearen epe luzerako laguntzaile izan zaitezen. Sartu eta aztertu erabiltzailearen orria helbide honetan: http://openoffice.apache.org/get-involved.html
Laguntzen hasteko biderik onena hurrengoa da: posta-zerrenda batean edo gehiagotan harpidetu, ikusi haietan esandakoa eta apurka-apurka erabili hango posta fitxategiak trebatzeko zure burua OpenOffice-(r)en iturburu-kodea 2000ren urrian argitaratu zenetik eztabaidatu diren gaietan. Eroso egongo zaranean, egin behar izango duzun gauza bakarra zure burua aurkezten mezu bat bidaltzea eta ondoren nahi duzun arloko elkarrizketetan sartzea izango da.
Hona hemen OpenOffice-(r)en posta-zerrenda batzuk ikusteko eta horietan harpidetzeko helbidea: http://openoffice.apache.org/mailing-lists.html
Berriak: announce@openoffice.apache.org *erabiltzaile guztientzat gomendatua* (trafiko arina)
Erabiltzaileen foro nagusia: users@openoffice.apache.org *eztabaidetan kuxkuxeatzeko egokia* (trafiko handia)
Proiektuaren garapenerako eta eztabaidarako zerrenda orokorra: dev@openoffice.apache.org (trafiko handia)
Ekarpen handiak egin diezazkiokezu iturburu irekiko proiektu garrantzitsu honi, nahiz eta software-diseinuan eta kodeketan esperientzia mugatua eduki. Bai, zuk!
http://openoffice.apache.org/get-involved.html helbidean garatzen lagundu ditzakezun hainbat proiektu aurkituko dituzu, Lokalizazioa, Eramangarritasuna eta Groupware-tik hasi eta nukleo-kodeketaren proiektu errealetaraino zabaltzen direnak. Garatzailea ez bazara, probatu dokumentazioa edo marketineko proiektuetan laguntzen. OpenOffice marketineko proiektuak teknika komertzial tradizionalak zein gerrilla-teknikak aplikatzen ditu iturburu irekiko softwarea merkaturatzeko, eta hori hizkuntza eta kultura oztopoak gaindituz ari gara egiten. Zuk lagundu dezakezu honen berri emanez eta lagunei bulegoko suiteari buruz hitz eginez.
marketing@openoffice.apache.org marketini buruzko posta zerrendan harpidetuz ere lagundu dezakezu; bertan zure herriaren eta tokiko komunitatearen prentsa, hedabide, gobernu agentzia, aholkulari, eskola, Linux erabiltzaile talde eta garatzailerekin harremanetan jartzeko bideak zabalduz.
OpenOffice 4.1.7(r)ekin lanean gustura arituko zarela eta linean gurekin bat egingo duzula espero dugu.
Apache OpenOffice-ren komunitatea